81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Ordenantza, eguzki energia jasotzeko instalazioak arautzen dituena. Hasierako onespena

Abartzuzako Udalak, 2021eko martxoaren 11n egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzen dituena eguzki energia jasotzeko Abartzuzako udal-mugartean paratutako instalazioak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Abartzuzan, 2021eko martxoaren 12an.–Alkatea, Alberto Pagola Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2105100