81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

20/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 23koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena “NA-2131 errepidean eskola ibilbidea eraikitzeko proiektua, Erronkarin” izeneko proiektua.

Lurralde Kohesiorako kontseilariak uztailaren 29an emandako 43/2020 Foru Aginduaren bidez, “NA-2131 errepidean eskola ibilbidea eraikitzeko proiektua, Erronkarin” eraikitzeko proiektua behin-behinekoz onetsi eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen.

Jendaurreko epea amaitu da eta ez da alegaziorik jaso. Hala ere, Erronkariko Udalak, urriaren 8an, idazki bat bidali zuen Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira. Idazki hartan eskatzen zuen ezkerreko ertzeko harri-horma, errepidetik iparrerantz dagoena, bere horretan uzteko, Julian Gayarreren mausoleora joateko berezko bidea delako, eta ezbairik gabe Erronkariko udalerrirako balio historikoa daukan herriaren monumentu-multzoko partea delako. Aldi berean, proposatzen zuen ezen, harri-horma ukitzen zen tartean, oinezkoentzako bidea egin zedila udalaren jabetzakoak izatera pasatu diren eskola zaharretako patioaren barrutik.

Eskaera hori dela-eta, proiektua hasierako tartean aldatu da.

Beste alde batetik, ukitutako lurrak, Erronkariko Udalaren jabetzakoak direnak, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren eskura jarri dira, obra egin ahal izateko. Horretarako, alkateak martxoaren 5eko 10/2021 Ebazpena eman zuen.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Hori horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 26. artikuluaren g) letraren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. “NA-2131 errepidean eskola ibilbidea eraikitzeko proiektua, Erronkarin” izeneko proiektuaren jendaurreko aldia ebaztea, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako, azalpen zatian azaldu bezala.

2. Behin betiko onestea “NA-2131 errepidean eskola ibilbidea eraikitzeko proiektua, Erronkarin” izeneko proiektua. Aurrekontua 175.630,18 eurokoa da, BEZa kanpo.

3. Behin betiko onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Eranskinean ageri da.

4. “NA-2131 errepidean eskola ibilbidea eraikitzeko proiektua, Erronkarin” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2021eko maiatzaren 11n Erronkariko Udaletxean ager daitezen, okupatu aurreko aktak egiteko, eta hala badagokio, okupazio aktak egiteko.

5. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

6. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

7. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

8. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Azpiegitura Berrien Zerbitzuari eta Erronkariko Udalari, eta azken hori premiatzea iragarki-taulan argitara dezan.

9. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko martxoaren 23an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

“NA-2131 ERREPIDEAN ESKOLA IBILBIDEA ERAIKITZEKO PROIEKTUA, ERRONKARIN”

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJ. AZALERA m²

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

ERRONKARIKO UDAL-MUGARTEA

RO-01

Erronkariko Udala

5

4

77

Lurzorua

RO-02

Erronkariko Udala

137

4

76

Lurzorua

RO-03

Sanz Orduna, María Magdalena

265

4

484

Lurzorua

RO-04

Herrero Gayarre, Fernando

547

4

67

Larreak

RO-05

Erronkaribarko Batzar Nagusia

20

4

617

Lurzorua

RO-06

Aizpún Bobadilla, Miguel

31

4

69

Lurzorua

RO-07

Erronkariko Udala

2

4

75

Lurzorua

F2104933

Iragarkiaren kodea: F2104933