80. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

69E/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, 2021eko martxoaren 26ko greba orokorrerako deialdia dela eta, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun zentro eta establezimenduetan hirugarrenek egindako funtsezko gutxieneko zerbitzuak ezartzen dituena.

CGT-LKN erakunde sindikalak 2 orduko greba orokorrerako deia egin du 2021eko martxoaren 26rako, lan txanda guztietan lan-uzte partzialak egiteko, zehazki, ordutegi hauetan: 04:00etatik 06:00ak arte (martxoaren 25eko gaueko txanda), 12:00etatik 14:00ak arte (goizeko txanda) eta 14:00etatik 16:00ak arte (arratsaldeko txanda).

Konstituzioaren 28.2 artikuluan onartzen den greba egiteko eskubidearekin batera, herritarrendako funtsezko zerbitzuak mantentzeko behar diren bermeak jarri behar dira, aipatutako eskubidearen erabilera inola ere galarazi gabe, halaxe ulertu baitute, agindu hari dagokionez, bai jurisprudentzia arruntak bai eta konstituzionalak ere.

Grebarako deialdia dela eta, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun zentro eta establezimenduetan hirugarrenek egindako zerbitzuak ezin dira erabat gelditu, botere publikoek bermatu beharreko osasun arreta behar bezala eman ahal izateko zerbitzu osagarriak baitira, eta, beraz, beharrezkoa da horiek betetzea. Izan ere, Espainiako Konstituzioaren 43. artikuluan aipatzen den osasuna babesteko eskubidearen barrenean sartzen dira, pertsonen oinarrizko eskubideei eragiten dietelako, hala nola pazienteen bizitzeko eta osotasun fisikorako eskubideei.

Beste alde batetik, gobernuko agintaritzari dagokio funtsezkotzat hartzen diren zerbitzuak zein diren erabakitzeko eskumena, bai eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko behar diren neurriak hartzekoa ere, halaxe xedatzen baita martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan, eta eskumen hori, kasu honetan, Foru Komunitateak erabili behar du, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 49.1.f), 53. eta 58.1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Azaldutakoaren arabera, foru agindu honen helburua da, 2021eko martxoaren 26rako deitutako greba dela kausa, hirugarrenek egiten dituzten zerbitzuei dagozkien funtsezko gutxieneko zerbitzuak arautzea, osasun zerbitzuek modu egokian funtziona dezaten. Zerbitzu horiek ezartzean aintzat hartu da, batik bat, ezinbestekoak direla herritarren osasun beharrei era egokian erantzuteko. Arrazoi horiekin, justifikatuta dago zerbitzu horiek funtsezko zerbitzutzat hartzea, eta, hortaz, beharrezkoa da osorik estaltzea deitutako grebak dirauen bitartean.

Hirugarrenek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun zentroetan eta establezimenduetan egiten dituzten zerbitzuei dagokienez –zehazkiago, Nafarroako osasun zentro eta ospitaleetako garbiketa zerbitzuak, elikadura zerbitzuak, segurtasun zerbitzuak eta mantentze-lanetako zerbitzuak–, jai egunetan beren jarduna gauzatzeko izaten dituzten zerbitzu berberak mantendu beharko dituzte funtsezko gutxieneko zerbitzu gisa.

Horrenbestez, kontuan harturik Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan, martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluaren 2. paragrafoan, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 49.2 artikuluan eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan xedatutakoa,

AGINTZEN DUT:

1. 2021eko martxoaren 26rako greba orokorrerako deia egin da, lan txanda guztietan bi orduko lan-uzte partzialak egiteko, zehazki, ordutegi hauetan: 04:00etatik 06:00ak arte (martxoaren 25eko gaueko txanda), 12:00etatik 14:00ak arte (goizeko txanda) eta 14:00etatik 16:00ak arte (arratsaldeko txanda). Grebarako eskubidea baliatuko da funtsezko gutxieneko zerbitzu hauek errespetatuz:Grebarako eskubidea baliatuko da funtsezko gutxieneko zerbitzu hauek errespetatuz:

1.1. Hirugarrenek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun zentroetan eta establezimenduetan egiten dituzten zerbitzuei dagokienez –zehazkiago, Nafarroako osasun zentro eta ospitaleetako garbiketa zerbitzuak, elikadura zerbitzuak, segurtasun zerbitzuak eta mantentze-lanetako zerbitzuak–, jai egunetan beren jarduna gauzatzeko izaten dituzten zerbitzu berberak mantendu beharko dituzte funtsezko gutxieneko zerbitzu gisa.

2. Foru agindu honen 1. apartatuan bildutako funtsezko gutxieneko zerbitzuei dagokienez, ukituriko enpresetan horretarako izendatutako langileek egin beharko dituzte, eta zerbitzuak ez betetzea edo aldatzea legez kontrakotzat joko da eta arau-hausleak horren erantzule izanen dira.

3. Aurreko puntuetan xedatutakoak ez die inolako mugarik jarriko greba arautzen duen legeriak greba egoeran dauden langileentzat aitortzen dituen eskubideei.

4. Foru agindu hau greba batzordeari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo, kasua bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2021eko martxoaren 25ean.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2105160