80. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan.
Behin betiko onespena

2021eko otsailaren 9ko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batez 2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, eta erabaki hori 2021eko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 25ean. Jendaurreko aldian inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi da aldaketa segidan aipatzen diren oinarrien idazketan: 3. oinarriko 2. eta 3. puntuak, 9. oinarriko 4. puntua, 10. oinarriko 2., 5., 8. eta 9. puntuak, 11. oinarriko 2. eta 3. puntuak, 13. oinarriko 3. puntua, 14. oinarriko 2. eta 3. puntuak, 15. oinarriko 3. puntua, 27., 28. eta 29. oinarriak, 36. oinarriko 2. eta 5. puntuak eta 40. oinarriko 2. puntua.

Aurrekontua betearazteko oinarrietan egindako aldaketaren kopia interesatuen eskura dago Ukarko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daiteke: https://ucar.sedelectronica.es/?x=eGNdPh3dbKGDgFOdw1f1FQ

Ukarren, 2021eko martxoaren 22an.–Alkate udalburua, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L2104865