80. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Batzar honek, 2021eko martxoaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021. urterako aurrekontu orokor eta bakarra.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko apartatuan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

San Martinen, 2021eko martxoaren 25ean.–Kontzejuko burua, Victor María Olazarán Ruiz de Galarreta.

Iragarkiaren kodea: L2104935