80. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan.
Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2021eko martxoaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko aurrekontu luzatua betearazteko oinarriak aldatzea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat, bizilagun eta interesdun guztiei jakinarazten zaie espedientea jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Orkoienen, 2021eko martxoaren 22an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2104814