80. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jo da Odietako Udalaren 2021eko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita. Hasiera batean onesteko erabakia hartu zuen Odietako Udalak 2020ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, eta 2020ko 299. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 28an. Inork ez zion espedienteari alegaziorik aurkeztu.

2021EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: %35 (lanpostukoa). Administrazio-egoera: hutsik. Egoera: Batasunean Ultzamako Udalarekin, hura baita Batasuneko burua.

Lan-kontratudun finkoak.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: mailakoa: %12; lanpostukoa: %8,52. Administrazio egoera: jardunean. Baldintzak: euskaraz jakitea. Lanaldi partziala (30 ordu astean).

Aldi baterako lan-kontratudunak.

Lanpostua: administrari-ofiziala Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: mailakoa: %12; lanpostua: %23. Administrazio egoera: jardunean. Baldintzak: euskaraz jakitea. Lanaldi partziala (30 ordu astean).

Izenen zerrenda

Lan-kontratudun finkoak.

Deiturak eta izena: Mariezcurrena Baleztena, Jaione. Lanpostua: administrari-ofiziala Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zerbitzu aitortuak: 2002ko uztailaren 15a. Administrazio-egoera: eszedentzian.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

Deiturak eta izena: Irure Ibero, Itziar. Lanpostua: administrari-ofiziala Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zerbitzu aitortuak: 2011ko martxoaren 16a. Administrazio egoera: jardunean.

Erripan (Odieta), 2021eko martxoaren 17an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2104623