80. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEZAUN

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Lezaungo Udalak, 2021eko martxoaren hamaseian egin bilkuran, Udalaren 2021eko aurrekontua onetsi zuen hasiera batez.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Lezaunen, 2021eko martxoaren 17an.–Alkatea, Mikel Etxebeste López.

Iragarkiaren kodea: L2104521