80. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan.
Behin betiko onespena

2021eko otsailaren 10eko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batez 2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, eta erabaki hori 2021eko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 1ean. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin eta martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.

Aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketaren kopia bat interesdunen eskura dago Garinoaingo Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daiteke:

https://garinoain.sedelectronica.es/transparency/1785e466-4dc0-4fde-95e9-20378ca16668/

Garinoainen, 2021eko martxoaren 24an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2104916