80. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketa, 2021eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2021eko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa aldatzea.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete eta alegazioak aurkez ditzakete.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsi dela ulertuko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Funesen, 2021eko martxoaren 15ean.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2104524