80. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Eskumenak eskuordetzea

Alkatetzaren 284/2021 ebazpena.

Corellako Udaleko alkate udalburu Gorka García Izal naizen honek, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43.3. eta 45. artikuluek emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

I.–Félix Bienzobas Lázaro zinegotziaren esku uztea, orokorrean, hirigintza eta industria arloa, barne-zuzendaritza eta kudeaketa orokorrerako, barne harturik hirugarrenei eragiten dien administrazio-egintzen bidez ebazteko ahalmena, eta alde batera utzita Tokiko Gobernu Batzarraren alde egindako eskuordetzak, ekainaren 27ko Alkatetzaren 622/2019 ebazpenaren arabera.

II.–Eginkizun hauek izanen ditu, besteak beste:

–Koordinatu eta gainbegiratzea hirigintza eta industriatik gauzatutako ekintzak.

–Koordinatzea eta jardutea erakunde eta entitate publikoekin eta pribatuekin batera, hirigintza eta industria arloan.

–Ekintzak koordinatzea gainerako udal zinegotziekin.

–Udalaren eta corellar guztien ordezkari izatea hirigintza eta industria arloan, behar den toki orotan.

III.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta indarra hartuko duen ebazpena sinatu eta biharamunetik aitzina.

Corellan, 2021eko martxoaren 17an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2104867