80. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Eskumenak eskuordetzea

Alkatetzaren 285/2021 ebazpena.

Nik, Gorka García Izalek, Corellako Udaleko alkate udalburuak, Nafarroako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43.3. eta 45. artikuluek emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

I.–Félix Bienzobas Lázaro zinegotziari eskuordetzea nekazaritza, abeltzaintza eta herri-lurren arloko gaiak oro har, haien barne-zuzendaritza eta kudeaketa orokorra egin dezan, barnean sartuta hirugarrenei eragiten dieten egintza administratiboak ebazteko eskumena, eta kanpoan utzita Alkatetzaren ekainaren 27ko 622/2019 Ebazpenaren bitartez tokiko gobernu batzarraren esku utzitako eskuordetzeak.

II.–Eginkizun hauek izanen ditu, besteak beste:

–Koordinatzea eta gainbegiratzea nekazaritza, abeltzaintza eta herri-lurren arloan eginiko ekintzak.

–Koordinatzea eta jardutea erakunde eta entitate publikoekin eta pribatuekin batera, nekazaritza, abeltzaintza eta herri-lurren arloan.

–Ekintzak koordinatzea gainerako zinegotziekin.

–Udalaren eta corellar guztien ordezkari izatea nekazaritza, abeltzaintza eta herri-lurren arloan, behar den toki orotan.

III.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta izendapenak indarra hartuko duen ebazpena sinatu eta biharamunetik aitzina

Corellan, 2021eko martxoaren 17an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2104866