80. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

800/2021 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena honako deialdi honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko aholkulari juridiko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 18ko 133/2021 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko aholkulari juridiko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2021eko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 4koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko aholkulari juridiko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, eranskinean ageri dena.

2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ERANSKINA

AHOLKULARI JURIDIKO

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

–Txanda irekia.

Onartuak:

ANDREU MATEOS, MARIA

ANDUEZA OSES, SAIOA

ARIZ MONREAL, MAIDER

ASUN ESPARZA, JAVIER

CAIRETA RUIZ, CARLOS

CAMPUZANO CAMPOY, DAVID

CAÑAS PALACIOS, ISABEL

CONDEARENA ANSOAIN, CRISTINA

DIAZ CASTILLO, MARIA

EGUARAS OTEIZA, M.SUYAPA PUY

ERRO URRA, JULEN

ESCALANTE ALMARZA, MARIA

ESLAVA SERRANO, LOLA

FERRER CLEMENTE, BEATRIZ

GALE MONTESINOS, FELIX JESUS

GARCIA CENTENO, MARTA

GARCIA SAN SEGUNDO, MARIA ELENA

GOICOECHEA CHAVARRI, ENRIQUE

GOMEZ DE LA HIGUERA, EUSEBIO JOSE

GRANDE MIGUEL, MARIA DE LOS ANGELES

GURUCHARRI SAN MARTIN, GORETTI

IBARROLA BERASAIN, LUIS

IRIBARREN GASCA, RAFAEL

IRIGOYEN MARTINEZ, JESUS ANGEL

JALLE ALAIZA, CARLA

LOPEZ MARTINEZ DE MORENTIN, MAITE

LOPEZ VILLANUEVA, GARAZI

MARTINEZ GARCIA, IRENE

MAZUELAS DIEZ, JESSICA

MENDEZ RASERO, TANIA

MORATIEL PELLITERO, ESTHER

MOSQUERA RODRIGUEZ, LAURA

NAVARRO BERNAD, MARIA DOLORES

NUNEZ IRIARTE, MIGUEL ANGEL

OLLO LOPEZ, IRIS MERITXELL

PEREDA RAZQUIN, MIREN JOSEBE

PEREZ AZAGRA, FRANCISCO J.

SAN MARTIN ERICE, ITZIAR

SANTESTEBAN OROZ, SANDRA

SOLABRE RECALDE, PATRICIA

SORROCHE SEDANO, MIGUEL

SOTO CIRIZA, MARIA PATRICIA

URIZ LOPEZ, IRENE

VAZQUEZ VIDADOR, DIANA

VEGA VALENCIA, AINARA

VIDAURRETA DE LA CRUZ, MIGUEL

ZABALZA LANDA, INIGO

ZELAIA ZUBIKOA, INGE

Baztertuak:

Inskripzio epean inolako lan-eskaintzari uko egin ez diola frogatzeko agiria ez aurkezteagatik:

ALARCON VILLAGOMEZ, BELEN

Ez aurkezteagatik dagokion enplegu bulegoaren ziurtagiria, honako hauek egiaztatzeko: batetik, deialdia argitaratu zen egunean hilabete bat zeramala lan eskatzaile gisa, eta bestetik, inskripzio epean ez diola uko egin inongo lan-eskaintzari:

AROCA DIVISON, FERNANDO

ETXEBERRIA MAQUEDA, SAYOA

Lanbide arteko hileko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik ez izateari buruzko aitorpena ez aurkezteagatik edo ez egiteagatik:

AZCARATE LERGA, AMAIA

Inskripzio epean inolako lan-eskaintzari uko egin ez diola frogatzeko agiria ez aurkezteagatik eta lanbide arteko hileko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik ez izateari buruzko aitorpena ez aurkezteagatik edo ez egiteagatik:

CALVO MALON, ALEJANDRA

–Igoera txanda.

Onartuak:

IGLESIAS ALVAREZ, FRANCISCO JAVIER

PERNAUT OJER, MARTA

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2104794