80. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2021eko martxoaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2021eko aurrekontua.

Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Narbarten, 2021eko martxoaren 22an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2104944