80. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Berbintzanako Udalak, 2020ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2021. urterako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena 2021eko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 25ean.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin, iraganik 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea jendaurrean izateko epea alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da aipatu aurrekontua, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluaren edukiaren arabera.

Horrenbestez, eta bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Legearen 202.3 artikuluarekin, haren laburpena ematen da argitara. Hona hemen:

BERBINTZANAKO UDALA

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 172.500,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 375.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 40.572,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 453.121,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 32.695,47 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 182.730,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.256.618 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 326.390,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 230.661,0 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 1.100,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 55.390,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 378.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 264.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.256.618 euro.

MUSIKA ESKOLA

Jarduerarik gabe.

Berbintzanan, 2021eko martxoaren 23an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2104949