80. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2021eko plantilla organikoa, eranskinean heldu baita. Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 8an.

Eritze Atetzen, 2021eko martxoaren 26an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

–Funtzionarioak.

Funtzionarioa, 1. zenbakia. Txulapaingo eta Atezko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udala: Txulapain. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35. Administrazio-egoera: hutsik.

–Aldi baterako lan-kontratudunak.

Lanpostua: 2. zenbakia. Administrari-ofiziala. C maila: Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi osoa: 36 ordu eta 40 minutu astean. Hitzarmeneko osagarria: %12. Administrazio-egoera: hutsik. EGA-C1 hizkuntza eskakizuna edo horren baliokidea.

Lanpostua: 3. zenbakia. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi partziala: 21 ordu eta 20 minutu astean (lanaldiaren %58,18). Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Baldintza: B2 edo baliokidea eskatuko da. Administrazio-egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

–Alberto Fernández Ejea. Txulapaingo eta Atezko Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35. Antzinatasuna: 2009ko azaroaren 9tik.

–Mikel Sarrasin Urkiola. Aldi baterako lan-kontratuduna. Administrari-ofiziala. Lanaldi osoa: 36 ordu eta 40 minutu. Hitzarmeneko osagarria: %12. Antzinatasuna: 2017ko apirilaren 25etik.

–Iker Iñigo Blasco. Aldi baterako lan-kontratuduna. Lanaldi partziala: 21 ordu eta 20 minutu astean (lanaldiaren %58,18). Hitzarmeneko osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Noiz sartua: 2018ko abenduaren 28a.

Iragarkiaren kodea: L2105127