80. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

695/2021 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lehen mailako ofizial eta mantentze-lanetako ofizial izateko berrogeita hamahiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Uztailaren 18ko 53/2018 Foru Dekretuaren bidez (152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 7koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan, besteak beste, lehen mailako ofizial izateko lanpostu huts batzuk sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak.

Abenduaren 12ko 102/2018 Foru Dekretuaren bidez (244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 20koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan, besteak beste, mantentze-lanetako ofizial izateko lanpostu hutsak sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak.

Azaroaren 27ko 331/2019 Foru Dekretuaren bidez (2019ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 12koa), onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2019ko lan publikoaren eskaintza partziala, 2019. urtera luzatu den Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Eskaintza hartan, besteak beste, lehen mailako ofizial eta mantentze-lanetako ofizial izateko lanpostu hutsak sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 11n emandako 626/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lehen mailako ofizial eta mantentze-lanetako ofizial izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 27ko 1780/2020 Ebazpenaren bidez, lekualdatze lehiaketa hori ebatzi da.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 1. mailako ofizial eta mantentze-lanetako ofizial izateko berrogeita hamahiru lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 1. mailako ofizial eta mantentze-lanetako ofizial izateko berrogeita hamahiru lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Hezkuntzako Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIA, LEHEN MAILAKO OFIZIAL ETA MANTENTZE-LANETAKO OFIZIAL IZATEKO BERROGEITA HAMAHIRU LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Deialdia honako hauen bidez zuzenduko da:

Oinarriak

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lehen mailako ofizial eta mantentze-lanetako ofizial izateko berrogeita hamahiru lanpostu, C mailakoak eta funtzionarioen araubidekoak, oposizio bidez betetzea. Lanpostu zenbakiak, betebeharrak eta destinoak ebazpen honen II. eranskinean zehazten dira.

1.2. Berrogeita hamahiru lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

–Hogeita bost lanpostu txanda irekian.

–Hogeita bost lanpostu igoera txandan.

–Hiru lanpostu erreserba txandan, % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat.

1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako lanpostuak bete gabe geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, gainerako txandetakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.

Bestetik, igoera txandan edota desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan, eskaintzen diren lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badute prozesua, txanda horietan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horren izangaiekin lehian eta eskuratutako amaierako puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek, deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean, aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Elektrizitatea eta Elektronikako, Energia eta Ureko, Instalazioa eta Mantentze-lanetako, edo Fabrikazio Mekanikoko lanbide arloko goi mailako teknikariaren tituluaren jabe izatea, edo aurrekoen baliokidetzat aitortutako beste titulu bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2 Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, aurreko apartatuan adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoak izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

2.1.3 Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek bete beharreko berariazko betebeharrak:

Desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 apartatuan aipatzen diren baldintzak betetzeaz gainera, % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.

2.1.4 Gidabaimena nahitaezko duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.

2.1.5 B2 euskara-maila izatea betebehar gisa ezarrita duen ele biko lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera maila hori egiaztatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat izatea (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean zehaztu dira, 2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den beste titulu edo egiaztagiri bat.

2.1.6 Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Betebeharra egiaztatzearren, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari baimena eman beharko zaio abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez araututako Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiari eska diezaion ziurtagiri hori, edo, bestela, erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da.

2.1.7 Zamak erabili beharra duten lanpostuetarako Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako gaitasunaren aldeko txostena aurkeztu beharko da. Bizkarrezur dortsal-lunbarraren gaitasun funtzionala ebaluatzeko proba espezifikoak jasoko dira txosten horretan.

2.2 Betebehar horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean bete beharko dira, lanpostuaren jabetza hartu arte.

Aurrekotik salbuetsita dago, igoera txandako izangaiei dagokienez, borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko baldintza. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dute baldintza hori, bai eta deialdiaren 8.1 apartatuan agiriak aurkezteko aurreikusten den epea bukatzen denetik lanpostuaren jabetza hartzeko unera arte ere.

2.3 Baldintza horiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte izangaiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1 Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2 Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, helbide honetan: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa “Enplegu publikoaren deialdiak” atalean (deialdi honi dagokion fitxan).

Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

3.3 Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 26 euroko tasa ordaindu beharko da.

Telematika bidez ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Honako hauek tasa ordaintzetik salbuetsita daude:

a) % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna onartuta duten izangaiak.

b) Hautaproben deialdia argitaratu baino hilabete lehenagotik gutxienez langabe gisa inskribaturik dauden pertsonak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera egiaztatzeko (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, non agertuko baita zein egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4 Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badu, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zein egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 apartatuan jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Hiru.–% 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1 Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2 Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

4.3 Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4 Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

4.5 Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1 Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: José Angel Ros Nestares jauna, Hezkuntza Departamentuko Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Ataleko burua.

Ordezko epaimahaiburua: Eneko Ardaiz Ganuza jauna, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria.

–Kidea: Sonia García Cifuentes andrea, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Berrikuntza, Nazioartekotze eta Kalitaterako Ataleko burua.

Ordezko kidea: Iñigo Lerga Ayape jauna, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Irakaskuntzak Garatzeko Bulegoko burua.

–Kidea: José Javier Iñigo Erdozain jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeatzailetza Zuzendaritzako Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Ataleko burua.

Ordezko kidea: Argimiro Aldaba Redín jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzako Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Ataleko burua.

–Kidea: Juan José Ayesa López jauna, Langileen Batzordearen ordezkari.

Ordezko kidea: Maite Soro Marqués andrea, Langileen Batzordearen ordezkari.

–Epaimahaikide idazkaria: Juan Antonio Sola Ibarra jauna, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiko Laguntza Juridikoaren Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Tania Pérez Tellería andrea, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

5.2 Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3 Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4 Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.5 Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1 Oposizioa 2022ko urtarriletik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du aditzera, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den ere.

Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuak izanen dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2 Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskaeran azaltzen dutenaren arabera.

6.3 Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1 Lehenbiziko proba:

Proba teorikoa izanen da. Test motako 100 galderari –gehienez– erantzun beharko zaie idatziz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora dagoen proba hau egiteko.

Lehenbiziko proba honetan, gehienez ere, 50 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 25 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik, gailu elektronikorik, hiztegirik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.3.2 Bigarren proba:

Proba teoriko-praktikoa izanen da. Epaimahaiak planteatutako kasu praktiko batzuei buruzko test motako galdera batzuk erantzun beharko dira idatziz, I. eranskinean dauden edukiei eta zaintzaile lanpostuan gertatu ohi diren egoera praktikoei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora dagoen proba hau egiteko.

Bigarren proba honetan 50 puntu lortzen ahal dira gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 25 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Probak egiteko ez da inolako gailu elektronikorik erabiltzen ahalko, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik. Bestelako materialik behar izanez gero, probaren deialdiaren aurretik esanen du epaimahaiak.

6.4 Proba bakoitza bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, Nafarroako Gobernuaren iragarki taulan eta www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren fitxaren barruan), izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Gainditzen duten izangaien zerrenda.

7.1 Hautaprobak bukaturik, gainditu duten pertsonen zerrenda argitaratuko du kalifikazio epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera banatuta. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak egiaztatzeko eta lanpostu hutsen hautaketaren tramiteak egiteko.

7.2 Berdinketarik gertatuz gero, bigarren ariketan puntu gehien lortu dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, lehen ariketan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan.

Halarik ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak jendaurrean eginen duen zozketa bakar baten bidez erabakiko da. Alfabetoaren bi letra aterako dira ausaz, eta berdinketak ebatziko dira lehen deituraren ordena alfabetikoari jarraikiz, ateratzen diren bi letra horietatik abiatuta. Horren ondorioetarako, ZZ letren atzetik AA letrak hartuko dira. Ezein izangairen lehenengo deitura ez bada hasten ausaz ateratzen diren bi letra horiekin, ordena alfabetikoari jarraikiz hurrengoa den deitura hartuko da. Emaitzak Nafarroako Gobernuaren web orrian eta iragarki taulan jarriko dira jendaurrean.

8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1 Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek (zenbat lanpostu huts, beste hainbeste izangai), betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten ezartzen den bidea erabiliz:

a) Deialdiaren 2.1.1.c) apartatuan eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) B motako gidabaimena nahitaezko duten lanpostuetarako, B gidabaimenaren kopia erantsi beharko dute.

c) B2 euskara maila finkatua duen lanpostu elebidunen bat eskuratu nahi duten pertsonek eskatutako maila hori egiaztatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat aurkeztu beharko dute. Titulua edo ziurtagiria bat etorri beharko da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin, eta agertu beharko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotako tituluen zerrendan (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan beharko da, deialdi honen 2.1.5 apartatuan xedatutakoaren arabera.

d) Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatibo baten bidez (abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez arautua) frogatuko da 2.1.5 apartatuko baldintza, baldin eta eskabidean Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari ez bazaio baimenik eman hura lortzeko.

8.2 Gainditzen duten izangaiek gaitasun psikofisikoaren azterketa bat gainditu beharko dute, deialdiaren 2.1.1.d) oinarrian ezarritako baldintza betetzen dutela frogatzeko. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak zehaztuko du zenbat izangaik egin beharko duten azterketa hori, lanpostu hutsak kontuan hartuta.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eginen du osasun azterketa hori, eta kontuan hartuko da, gainera, bizkarrezur dortsal-lunbarraren gaitasun funtzionala ebaluatzeko proba espezifikoak ere eginen dituztela zamak erabili beharra duten lanpostuetarako izangaiek, deialdiaren 2.1.7 oinarrian ezarritako baldintza betetzen dutela frogatzeko.

Deialdiaren 11. oinarrian ezarritako moduan argitaratuko da gaitasunaren osasun azterketa egiteko deia.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostenean izangaiak “gai” edo “ez gai” deklaratuko dituzte, interesdunak lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatuta. Bizkarrezur dortsal-lunbarraren gaitasun funtzionala ere adieraziko du espezifikoki, zamak erabili beharra duten lanpostuak betetzeko, eta zamak erabiltzeko gaitzat edo ez gaitzat emanen dituzte.

8.3 Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiei dagokienez, deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek egina, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Desgaitasunen bat duten izangaiei dagokienez, horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunera hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

8.4 Tramite horiek egin eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangai bakoitzak jakinaraziko du, horretarako ezarritako epearen barrenean, lanpostu hutsak betetzeko daukan lehentasun-hurrenkera.

8.5 Lanpostu hutsak hautatzerakoan, % 33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Bestalde, hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, alde batera utzita aurreko apartatuan jasotako salbuespena.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1 Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen horretan, probak gainditu eta eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak egonen dira.

Izendapen proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, 11. oinarrian aurreikusitakoarekin bat.

9.2 Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epearen barnean:

A.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Zinpeko aitorpena edo aitorpen solemnea, adieraziz ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

c) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

B.–Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak diren izangaiek, betiere igoera txandan parte hartu badute, aurreko apartatuko dokumentazioaz gainera, jardunean daudela frogatzeko ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

9.3 Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten pertsonak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintzetako bat betetzen dutela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko jarduketa guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4 Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangaien zerrendan, 7. eta 8. oinarrietan aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, baldin eta huts gelditu den lanpostuaren bete beharreko baldintzak betetzen baditu, eta horrekin aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5 Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 9.2 apartatuan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1 Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, lanpostuen esleipena ere eginen da.

10.2 Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, indarra duten xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

10.3 Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu bere 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuen jabetza, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

10.4 Izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

10.5 Aurreko bi apartatuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie zuzenean.

10.6 Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetako batean sartzen direnek, aurrerantzean, hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

11.–Jarduketen publizitatea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak deusetan galarazi gabe, ariketen deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko iragarki taulan argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus, “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak” aukeratuta.

12.–Administrazio Erroaren esparruan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

1. Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda.

2. Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrenda, honako hauek osatuko baitute:

a) Hautapen prozesuko lehen proba gainditu duten izangaiak.

b) Hautapen prozesuko lehen probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren gutxienez % 30 lortzen duten izangaiak.

12.2. Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda eta lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrenda Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez onetsiko dira.

Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera erabakiko da izangaien ordena, handienetik txikienera. Halaber, lanposturik gabeko gaindituen zerrendan ez dauden izangaien ordena honela ezarriko da: lehenik, hautapen prozesuaren lehen proba gainditu duten izangaiak, proba horretan lortu duten puntuazioaren arabera ordenatuta; eta bigarrenik, hautapen prozesuaren lehen probarako ezarri den puntuazioaren % 30, gutxienez, lortu duten izangaiak, proba horretan lortu duten puntuazioaren arabera ordenatuta.

Berdinketarik dagoenean nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan, 7.2 oinarrian proben puntuazioari eta zozketari buruz aipatzen direnak, hain zuzen.

12.3. Izangaiei lanerako deitu eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzerakoan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

12.4. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten ziurtagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, kopiak aurkeztuz.

Sarrera prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintzak, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

Kontrataziorako izangaien zerrendak onartu baino lehen, epe bat irekiko da euskara maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.

12.5. Eskatzen diren agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

13.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo zerrendak indarrean daudenean indarreko foru aginduan xedatutakoari; izan ere, foru agindu horren bidez, arauak onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko (2017ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 12koa).

13.2. Oposizio deialdiaren amaierako emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioaren hautapen prozesuan lortutako puntuazioa adierazita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak presta eta onar ditzan eremu horretan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

13.3. Eremuak, kontratazio motak eta aukerak hautatzea.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskabidean izangaiek adierazi beharko dute zer eremu eta zer kontratazio mota aukeratzen duten, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzan.

Era berean, deialdiaren azkeneko emaitzak argitaratu eta gero, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak hamar egun balioduneko epea irekiko du izangaiek hasieran egindako hautapena murriztu edo zabaldu dezaten eta, orobat, kontratazio zerrendetan sartzeko erakunde horrek zehazten duen dokumentazioa aurkez dezaten.

Esparru bakoitzean bi zerrenda eginen dira aldi baterako kontrataziorako: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako. Zerrenda bakoitzerako, izangaiek gehieneko eremu kopuru bat aukeratzen ahalko dute, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduak ezartzen duenarekin bat etorriz.

Hori hala izanik ere, hautapen prozesua gainditu baina lanposturik lortzen ez duten izangaiak lan eremu guztietako zerrendetan egonen dira, kontratazio luzeetarako, salbu eta eskatzen badute zentro edo unitate baterako edo gehiagotarako kontratazio zerrendetatik ateratzea. Horretarako, hamar eguneko epea izanen dute dagokion deialdiaren behin betiko emaitzak argitaratu eta biharamunetik hasita. Iraupen laburreko zerrendak aukeratzeko, nahi dituzten eremu/aukera guztiak hauta ditzakete izangai horiek, inolako mugarik gabe.

Izangaiek beren burua baztertzen ahalko dute deialditik eskaintzen den kontratuaren lanaldia heren batekoa edo hortik beherakoa denean.

13.4. Kontratazio zerrenda horietan sartzen diren izangaiek deialdiaren 2.1.1 oinarrian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez dutenak kontratazio zerrendatik kanpo utziko dira.

13.5. Izangaiaren desgaitasuna aldi baterako kontratazioaren bidez bete beharreko lanpostuarekin bateragarria dela egiaztatu beharra:

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, egiaztatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Egiaztagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eskumena duen unitateak eskatuta.

14.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako barne igoeran aritzeko izangaien zerrendak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuetan aritzeko aldi baterako barne igoerako zerrendak prestatzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuari jarraikiz jokatuko da, horren bidez arautzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea, baita zerrenda horiek indarra hartzean foru dekretu hori garatzen duen indarreko araudiari jarraikiz ere.

Oposizio deialdiaren amaierako emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioaren hautapen prozesuan lortutako puntuazioa adierazita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak presta eta onar ditzan eremu horretan aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskabidean, izangaiek adieraziko dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako barne igoeran aritzeko zerrendetan egon nahi dutela, erakunde autonomoak aintzat har ditzan zerrendak prestatzeari begira.

Aldi baterako barne igoerako zerrendetan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile finkoa izatea, lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragoko batean sailkatua egotea eta 2.1.1 oinarrian lanpostu horretarako eskatzen diren baldintzak betetzea.

Zerrenda horretan sartzeko, oposizioaren lehenengo proba gainditu beharko da.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak prestatuko eta onetsiko ditu mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.

15.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. zatia. Zati orokorra.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia. Europako Erkidegoko ordenamendu juridikoaren iturriak: sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria.

3. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

4. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.

5. gaia.–Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

6. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

7. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: “Xedapen orokorrak”. II. titulua: I. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoa”. II. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoaren antolaketa”. III. kapitulua, “Eskumenen erabileraren araubide juridikoa”. IV. kapitulua, “Kide anitzeko organoak”. III. titulua: I. kapitulua, “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa”. VI. titulua: I. kapitulua, “Pertsonen eskubideak”.

8. gaia.–Administrazio egintzak. Administrazio egintzen betebeharrak. Egintzen eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

9. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: prozedurako interesdunak. Administrazio publikoen jarduna: jarduteko arau orokorrak; baldintzak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Egikaritzea.

10. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoen hautapena. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

11. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

12. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalen Bermatzeari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasun-printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa.

2. zatia. Berariazko zatia.

1. gaia.–Goi tentsioko energiaren hornidura. Larrialdietako hornidura lineak. Transformazio zentro baten egitura: ebakigailuak, etengailuak eta katigamenduak. Potentzia transformadoreak. Transformadore baten alarma seinaleak. Goi tentsioko maniobrak, arreta neurri bereziak. Mantentze-lanen irizpide orokorrak. Zentral elektrikoen, azpiestazioen eta transformazio zentroen Baldintza Teknikoen eta Segurtasun Bermearen Erregelamendua eta haren Jarraibide Tekniko Osagarriak.

2. gaia.–Banaketa instalazio elektrikoak: transformazio zentroak (TZ). Behe tentsioko banaketako aire bidezko eta lurpeko sareak. Loturako instalazio elektrikoak. Kontagailuak. Tarifikazio elektrikoa. Ohar ekonomikoak. Potentzia faktorea. Haren hobekuntza eta kondentsadoreen kalkulua. Elektrizitatearen banaketa sareetan neutroa eta masak konektatzeko sistemak. Bestelako ekipamendu eta osagaiak. Banaketa instalazioak muntatzeko, zerbitzuan jartzeko, maneiatzeko eta mantentzeko teknikak eta eragiketak. Banaketa instalazioetan aplikagarriak diren behe tentsioko erregelamendu elektroteknikoa (BTEE) eta jarraibide tekniko osagarriak (JTO).

3. gaia.–Barneko instalazio elektrikoak: aginte-koadro orokorra eta babesa. Barnealdeko oinarrizko zirkuitu elektrikoak. Kanalizazioak eta eroaleak. Hargailuak eta mekanismoak. Lur hartunea. Gaintentsioen eta gainintentsitateak. Zeharkako kontaktuen kontrako babesak. Bestelako ekipamendu eta osagaiak. Barneko instalazio elektrikoak muntatzeko, zerbitzuan jartzeko, maneiatzeko eta mantentzeko teknikak eta eragiketak. Instalazioen dokumentazioa. BTEE eta JTO barneko instalazioetan edo instalazio hartzaileetan, eta BT-JTO-18 Lur konexioko instalazioak.

4. gaia.–Lokal publikoetako instalazioak. BT-JTO-28.

5. gaia.–Instalazio elektrikoak sute eta/edo leherketa arriskua duten lokaletan. BT-JTO-29.

6. gaia.–Ebakuntza-gela eta operazio-geletako instalazio elektrikorako betekizun partikularrak, BT-JTO-38, eta Xede berezietako instalazioak: igerilekuak eta iturriak, BT-JTO-31.

7. gaia.–Eraikinetako telekomunikazioen azpiegitura, barneko telefonia eta interkomunikazioa, sarbideen kontrola eta segurtasuna, megafonia eta soinuztapeneko instalazioak, ikus entzunezko teknologia aparatuak, kontsumorako ekipo elektronikoak, bulegotika ekipamenduak. Era horretako ekipamendu eta instalazioak muntatzeko, zerbitzuan jartzeko, doitzeko, maneiatzeko, haietan matxurak aurkitzeko eta mantentze-lanak egiteko teknikak eta eragiketak.

8. gaia.–Elektrizitate sorkuntza. Sorgailuak. Motorrak: motak eta ezaugarriak. Alternadoreak: motak eta ezaugarriak. Larrialdietako ekipo elektrogenoak. Proben eta mantentze-lanen protokoloak. Mantentze-lanen liburua. Instalazio osagarriak. BT-JTO-40 Behe tentsioa sortzen duten instalazioak.

9. gaia.–Makina elektrikoak: makina elektrikoen motak. Transformadoreak, sorgailuak, motorrak. Makina elektrikoak muntatzea, zerbitzuan jartzea, maneiatzea eta mantentze-lanak. Konexioak. Kontrol sistemak. Abiadura erregulazioa. BT-JTO-47 Hargailuak, motorrak instalatzea.

10. gaia.–Osagai elektrikoak: kableak, eroaleak eta tresneria elektrikoa behe tentsioko instalazio batean; ezaugarriak, funtzionalitatea, tipologia.

11. gaia.–Parametro elektrikoen neurriak. Neurketa elektrikorako tresneria. Sailkapena, motak, konexioak eta funtzionamenduaren printzipioa.

12. gaia.–Argiztapen instalazioak: argia, mota eta unitateak. Argi iturri motak. Argiztapen aldagaiak neurtzeko teknikak. Unitateak.

13. gaia.–Barneko eta kanpoko argiztapen sistemak: motak, ezaugarriak eta osagaiak. Argiztapen instalazioen energia efizientzia. Sentsoreak eta erregulagailuak. Mantentze-lanak egin eta zaintzea.

14. gaia.–Eguzki instalazio fotovoltaikoak: eguzki instalazio fotovoltaikoen motak, bakartuak eta sarera konektatuak. Ekipamenduen eta osagaien deskribapena. Eguzki instalazio fotovoltaikoak muntatzeko, zerbitzuan jartzeko, maneiatzeko eta mantentzeko teknikak eta eragiketak.

15. gaia.–Metagailu, bateria eta pila elektrikoak: motak, eraikuntza eta ezaugarriak, karga, matxurak eta mantentze-lanak. Etenik gabeko elikadura elektrikoaren sistema: motak eta funtzionamendua. Egoera nagusiak. Ekipamenduen deskribapena. Ezaugarriak.

16. gaia.–Igogailuak. Motak, eskemak eta osagaiak. JM-JTO-1 Igogailuak.

17. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa: ES-1 Oinarrizko Eskakizunak Erortzeko arriskuaren aurreko segurtasuna, ES-2 Segurtasuna kolpeak izateko edo harrapatzeko arriskuaren aurrean, ES-3 Segurtasuna harrapatzeko arriskuaren aurrean, ES-4 Segurtasuna argiztapen desegokiak eragindako arriskuaren aurrean, eta ES-7 Segurtasuna mugitzen ari diren ibilgailuek eragindako arriskuaren aurrean.

18. gaia.–Giza kontsumorako ura: ezaugarriak, oinarrizko kimika, kutsatzaileak, iragazteko tratamenduak, desinfekzioa, sodio hipoklorito bidezko klorazioa, alderantzizko osmosia, korrosioaren kontrako babesak.

19. gaia.–Eraikinetako uren hornidura eta hustuketako instalazioak eta sareak: motak, ekipamenduak eta osagaiak, ekipamendu terminalak, osagarriak. Material motak, ezaugarriak eta aplikazioak. Ura aurreztea. Ur presioko ekipamenduak. Ur instalazioak muntatzea eta mantentze-lanak. Lorategiak ureztatzeko instalazioak. EKTko HO-4 oinarrizko eskakizunak Ur hornidura, eta HO-5 Ur hustuketa.

20. gaia.–Berokuntza eta ur beroa. Sorkuntza: galdarak eta erregai motak. Zirkuitu hidraulikoak. Erregulazio sistemak. Mantentze-lanen irizpide orokorrak. Makinen gela. Ur ponpak. Tximiniak, ke eroanbideak. Energia optimizatzeko eta aurrezteko sistemak.

21. gaia.–Aire klimatizatua. Erosotasun irizpideak. Aire girotuaren alderdi fisiologikoak. Tenperatura lehor eta hezea, hezetasun erlatiboa eta absolutua, ihintz puntua. Iragazketa, tipologia eta ezaugarriak.

22. gaia.–Klimatizazio instalazioak: klimatizazio instalazio baten oinarrizko eskema. Klimatizazioa: hotza bakarrik, eta beroa bakarrik. Bero ponpak. Hotz zikloa. Beroa sortzea. Klimatizazio zentralizatua. Hozteko makina hezeak eta idorrak. Instalazio zentralizatu bateko klimatizagailu baten deskribapena: iragazkiak, bero eta hotz bateriak, hezetzea. Energia berreskuragailuak: motak. Hozteko makinak: motak. Airearen tratamendua eremu kritikoetan. Ekipamendu autonomoak.

23. gaia.–Laborategi eta ebakuntza-geletako aire girotuko instalazioak. Sekzionatze eta segurtasun sistemak aire girotuko instalazioetan. Mantentze-lanetako programak. UNE 100713 araua, Ospitaletako airea girotzeko instalazioak.

24. gaia.–Berokuntzako, klimatizazioko eta etxeko ur beroko instalazioetako mantentze-lanak: mantentze-lanak, eragiketak, legezko eskakizunak, aldizkako egiaztapenak, mantentze-lanen liburua, energia kudeaketa. EITEko JT.3 Jarraibide Teknikoa: Mantentze-lanak eta erabilera.

25. gaia.–Eguzki instalazio termikoak: eguzki instalazio termiko motak. Etxeko ur beroa eta berokuntza sortzeko eguzki instalazioa. Ekipamenduen eta osagaien deskribapena. Muntatzea, zerbitzuan jartzea, maneiatzea eta mantentze-lanak, doitzeko eta orekatzeko probak. Kontrol sistemak. Aplikatu beharreko arauak.

26. gaia.–Legionellosia. Eragilea eta transmisioa. Prebentzioa eta kontrola. Arrisku instalazioen sailkapena. Puntu kritikoak identifikatzea. Laginak hartzea. Jarduketak agerraldietan.

27.gaia.–865/2003 Errege Dekretua, Legionellosiari aurrea hartu eta hura kontrolatzeko higiene eta osasun irizpideak ezartzekoa. Instalazioetan Legionellosiari aurrea hartu eta kontrolatzeko gida teknikoa (Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioak argitaratua). 54/2006 Foru Dekretua, uztailaren 31koa, Legionellosiari aurrea hartu eta hura kontrolatzeko neurriak ezartzekoa.

28. gaia.–Erregai gaseosoak: gas naturala eta PGL. Ezaugarriak. Hornidura sareak. Instalazio hartzaileak. Erregulazio estazioak eta ekipamenduak. Arreta neurriak, eskakizunak eta segurtasun sistemak. Eraikinetako gas instalazioen araudia. Erregai likidoak: gasolioa. Ezaugarriak. Arreta neurriak eta segurtasun eskakizunak. Aplikatu beharreko arauak.

29. gaia.–Galdarak: motak eta ezaugarriak. Makinen gelak: ezaugarriak eta neurriak. Gas bidezko bero sorgailuak dituzten makinen gela. Arrisku handiko makinen gelak. Makinen gelak aireztatzea. Tximiniak, errekuntza hondakinak hustea.

30. gaia.–Medikuntzako gasak. Oxigenoa: ezaugarriak, aplikazioak, arreta neurri bereziak hura erabiltzeko, biltegiratzeko eta sareetan banatzeko. Aire konprimatua: ekoizpena, konpresoreak, banaketa, sareak, aire medizinala, iragazkiak. Nitrogeno protoxidoa: ezaugarriak, aplikazioak, arreta neurri bereziak hura erabiltzeko, biltegiratzeko eta sareetan banatzeko. Hutsa: aplikazioak, banatzeko sareak, huts-ekipamenduak. Dokumentua: gas medizinalak kudeatzeko prozedura, ospitale eremuko gas medizinalen kalitate estandarrak, Gas Medizinalen Fabrikatzaileen Elkarteak argitaratuta.

31. gaia.–Presio ekipamenduak. Osagaiak, segurtasun kontzeptuak eta mantentze-lanak. 2060/2008 Errege Dekretua, abenduaren 12koa, presio ekipamenduen erregelamendua onesten duena: III. eranskina: Aldizkako ikuskapenak eta IV. eranskina: Instalazio, aldizkako ikuskapen, konponketa eta aldaketarako dokumentuak.

32. gaia.–Laneko arriskuak. Laneko arriskuen prebentzioari buruzko legea: oinarrizko alderdiak eta hura garatzeko araudia. Elektrizitate, bero, gas instalazioei eta altuerako lanei lotutako arriskuak. 614/2001 Errege Dekretua, ekainaren 8koa, langileen osasuna eta segurtasuna arrisku elektrikoen aurrean babesteko gutxieneko xedapenei buruzkoa.

33. gaia.–393/2007 Errege Dekretua, martxoaren 23koa, larrialdi egoerak sortzen ahal dituzten jarduerak hartzen dituzten zentro, establezimendu eta lekuen autobabeserako oinarrizko araua onetsi zuena. Norbera babesteko plana eta haren prestaketa. Norbera babesteko planaren gutxieneko edukia.

34. gaia.–Suteak. Sutearen kimika. Suteen sailkapena. Erregaien ezaugarriak: sukoitasun mugak, berotze ahalmena, sugar tenperatura eta autoinflamazio tenperatura. Sute sorguneak. Sutea zabaltzea. Ondorioak.

35. gaia.–513/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 2koa, Suteen kontra babesteko instalazioen erregelamendua onesten duena: III. kapitulua: Suteetatik babesteko instalazioen enpresa instalatzaileak eta enpresa mantentzaileak, I. eranskina Suteetatik babesteko ekipamenduen eta sistemen ezaugarriak eta instalazioa, II. eranskina: Suteetatik babesteko instalazioen gutxieneko mantentze-lanak. 6. puntua. EKTko Suteen aurkako segurtasuna oinarrizko dokumentuaren SS 3 Barnean direnak kanporatzea ataleko Ebakuazioko bideetan dauden ateak.

36. gaia.–Mekanika orokorra, sarrailagintza eta metalgintza. Oinarrizko ezagutzak. Tresnak. Materialak. Tratamendu termikoak eta azaleko tratamenduak. Sistema mekanikoak konpondu, doitu eta erregulatzea. Sarrailen, banden, gontzen eta ateetarako bestelako burdinerien mantentze- eta konpontze-lanetarako oinarrizko eragiketak.

37. gaia.–Soldadura elektrikoa: oinarrizko ezagutzak. Soldadura elektriko motak. Prozesuak. Erabilitako gasak. Elektrodoak. Segurtasun arauak. Sugar bidezko soldadura: oinarrizko ezagutzak. Ekipamenduak, manipulazioa eta arreta neurriak. Prozesuak. Erabilitako gasak.

II. ERANSKINA

1. mailako ofizial eta mantentze-lanetako ofizial izateko lanpostuak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

IND. SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

ZAMAK ERABILTZEA

10355

Migrazio Politiketako eta Justiziako Dep.

JUSTIZIA ZN

Funtzionarioa

Iruña

B

39021

Hezkuntza Dep.

IRUÑA-ANDRES MUÑOZ GARDE HBIP

Funtzionarioa

Zenbait lekutan

X

B

X

38034

Hezkuntza Dep.

HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

Funtzionarioa

Iruña

B

X

38994

Hezkuntza Dep.

ALTSASU-ALTSASU BHI

Funtzionarioa

Zenbait lekutan

X

Euskara, B2

B

X

38978

Hezkuntza Dep.

BURLATA-ASKATASUNA BHI

Funtzionarioa

Zenbait lekutan

X

Euskara, B2

B

X

38951

Hezkuntza Dep.

BURLATA-IBAIALDE BHI

Funtzionarioa

Zenbait lekutan

X

B

X

38992

Hezkuntza Dep.

CORELLA-ALHAMA BHI

Funtzionarioa

Zenbait lekutan

X

B

X

38940

Hezkuntza Dep.

LIZARRA-TIERRA ESTELLA BHI

Funtzionarioa

Lizarra

X

B

X

38964

Hezkuntza Dep.

UHARTE-BHI

Funtzionarioa

Zenbait lekutan

X

B

X

35681

Hezkuntza Dep.

LEKAROZ-BHI

Funtzionarioa

Zenbait lekutan

X

Euskara, B2

B

X

38969

Hezkuntza Dep.

MARTZILLA-MARQUÉS DE VILLENA BHI

Funtzionarioa

Zenbait lekutan

X

B

X

38976

Hezkuntza Dep.

IRUÑA-BIURDANA BHI

Funtzionarioa

Zenbait lekutan

X

Euskara, B2

B

X

38975

Hezkuntza Dep.

IRUÑA-EUNATE BHI

Funtzionarioa

Zenbait lekutan

X

Euskara, B2

B

X

38977

Hezkuntza Dep.

IRUÑA-ITURRAMA BHI

Funtzionarioa

Zenbait lekutan

X

Euskara, B2

B

X

39020

Hezkuntza Dep.

IRUÑA-JULIO CARO BAROJA BHI

Funtzionarioa

Zenbait lekutan

X

B

X

38970

Hezkuntza Dep.

IRUÑA-PADRE MORET-IRUBIDE BHI

Funtzionarioa

Zenbait lekutan

X

B

X

38952

Hezkuntza Dep.

IRUÑA-MENDILLORRI BHI

Funtzionarioa

Iruña

X

B

X

38993

Hezkuntza Dep.

AZKOIEN-RIBERA DEL ARGA BHI

Funtzionarioa

Azkoien

X

B

X

38971

Hezkuntza Dep.

SAN ADRIAN-EGA BHI

Funtzionarioa

Zenbait lekutan

X

B

X

38972

Hezkuntza Dep.

ZANGOZA-SIERRA DE LEYRE BHI

Funtzionarioa

Zenbait lekutan

X

B

X

39027

Hezkuntza Dep.

TUTERA-ETI IBP

Funtzionarioa

Tutera

X

B

X

38949

Hezkuntza Dep.

TUTERA-BENJAMIN DE TUDELA BHI

Funtzionarioa

Zenbait lekutan

X

B

X

38950

Hezkuntza Dep.

TUTERA-VALLE DEL EBRO BHI

Funtzionarioa

Zenbait lekutan

X

B

X

38954

Hezkuntza Dep.

ZIZUR NAGUSIA-ZIZUR BHI

Funtzionarioa

Zizur Nagusia

X

B

X

61965

Osasun Dep.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

Funtzionarioa

Iruña

62722

Osasun Dep.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

Funtzionarioa

Iruña

62788

Osasun Dep.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

Funtzionarioa

Iruña

62908

Osasun Dep.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

Funtzionarioa

Iruña

63004

Osasun Dep.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

Funtzionarioa

Iruña

63072

Osasun Dep.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

Funtzionarioa

Iruña

63129

Osasun Dep.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

Funtzionarioa

Iruña

63227

Osasun Dep.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

Funtzionarioa

Iruña

63508

Osasun Dep.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

Funtzionarioa

Iruña

63635

Osasun Dep.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

Funtzionarioa

Iruña

68132

Osasun Dep.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

Funtzionarioa

Iruña

68448

Osasun Dep.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

Funtzionarioa

Iruña

68656

Osasun Dep.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

Funtzionarioa

Iruña

68657

Osasun Dep.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

Funtzionarioa

Iruña

64002

Osasun Dep.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

Funtzionarioa

Iruña

64169

Osasun Dep.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

Funtzionarioa

Iruña

64220

Osasun Dep.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

Funtzionarioa

Iruña

64283

Osasun Dep.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

Funtzionarioa

Iruña

64299

Osasun Dep.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

Funtzionarioa

Iruña

64686

Osasun Dep.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

Funtzionarioa

Iruña

64745

Osasun Dep.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

Funtzionarioa

Iruña

64779

Osasun Dep.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

Funtzionarioa

Iruña

70554

Osasun Dep.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

Funtzionarioa

Iruña

62855

Osasun Dep.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

Funtzionarioa

Elkano

63512

Osasun Dep.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

Funtzionarioa

Elkano

68782

Osasun Dep.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

Funtzionarioa

Elkano

61339

Osasun Dep.

OSASUN MENTALA

Funtzionarioa

Iruña

B

X

61382

Osasun Dep.

OSASUN MENTALA

Funtzionarioa

Iruña

B

X

69365

Osasun Dep.

OSASUN MENTALA

Funtzionarioa

Iruña

B

X

Iragarkiaren kodea: F2104184