80. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIKA

2021eko aurrekontua betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Artikako Kontzejuko Batzarrak, 2021eko martxoaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan, abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legeak sartu dituen xedapen berrietara egokitzeko helburuz (Foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatu zuen).

Espedientea jendaurrean egonen da Artikako Kontzejuaren bulegoan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Artikan, 2021eko martxoaren 25ean.–Kontzejuko burua, Cristina Recalde Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2104939