80. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan.
Behin betiko onespena

2021eko otsailaren 9ko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batez 2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, eta erabaki hori 2021eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 22an. Jendaurreko epea iragan da eta inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan, eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsitzat jotzen da segidan aipatzen diren oinarrien idazketako aldaketa: 3. oinarriko 2. eta 3. puntuak, 9.oinarriko 4. puntua, 10. oinarriko 2., 5., 8. eta 9. puntuak, 11. oinarriko 2. eta 3. puntuak, 13. oinarriko 3. puntua, 14. oinarriko 2. eta 3. puntuak, 15. oinarriko 3. puntua, 27., 28. eta 29. oinarriak, 36. oinarriko 2. eta 5. puntuak, eta 40. oinarriko 2. puntua.

Aurrekontua betearazteko oinarrietan egindako aldaketaren kopia interesatuen eskura dago Adiosko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daiteke: https://adios.sedelectronica.es/?x=SwcxRekYS7wCqO0Gu3Whvg

Adiosen, 2021eko martxoaren 18an.–Alkate udalburua, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L2104812