77. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa Tutera-La Serna jarduera ekonomikoen eremua
(1. sektorea) birzatitzeko proiektuan. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udalak, 2021eko martxoren 12an eginiko Tokiko Gobernu Batzarrean, erabaki zuen hasiera batean aldatzea jarduera ekonomikoen eremuko birzatitze-proiektua, Tutera-La Serna (1. sektorea), Navarra Suelo y Vivienda SA-k sustatu, eta José Javier Pascual Goñi arkitektoak eta Alejandro Rodríguez Valín abokatuak idatzia. Proiektuak 2021eko otsailaren 18ko data du.

Alegazioak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proiektua argitaratzeko beste toki batzuk: Udaletxeko iragarki-taula eta www.tudela.es web orria.

Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2021eko martxoaren 18an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2104616