77. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAGASETA (EGUESIBAR)

Desafektazioa herri-lurretako 9. poligonoko 209., 210. eta
226. lurzatietan, 214. lurzati pribatuarekin trukatzeko.
Jendaurrean jartzea

Sagasetako Kontzejuko Herritarren Batzarrean, 2021eko otsailaren 25ean eginiko bilkuran, bertaratuek (data horretan erroldan zeuden adinez nagusien 33tik 27, hots, kontzeju irekiko kide guztiek) aho batez onetsi zuten herri-lurretako 9. poligonoko 209., 210. eta 226. lurzatien desafektazioa, poligono bereko 214. lurzatiarekin trukatzeko, Gobernuko Herri-lurren Atalaren 2021eko otsailaren 3ko txostenean jasotzen diren baldintzei jarraikiz.

Aditzera ematen da 280/1990 Foru Dekretuaren 144. artikuluan xedatutako ondorioak izan ditzan, bertan aipatzen den epean espedientea ikusi eta bidezko jotzen diren alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Sagasetan, 2021eko martxoaren 10ean.–Kontzejuko burua, Imanol Puñal Esain.

Iragarkiaren kodea: L2104333