77. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Hiri-jarduketarako plan berezia, S.S 5.1 sektoreko UT4 unitatean. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2021eko martxoaren 11an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri jarduketako plan berezia, S.S 5.1. sektoreko 2. poligonoko UT-4 unitateko 8., 9., 10. eta 333. lurzatietarako, Lince Homes SLU-k sustatu du plana.

Plana jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Azkoienen, 2021eko martxoaren 12an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2104210