77. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Proiektu honen behin betiko likidazioaren kontua: “Arrosadia-Lezkairu” ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektorearen birpartzelazioa.
Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko martxoaren 25ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 15-MAR-21 (4/US).

“Ikusirik honako honen behin betiko likidazioaren kontua: “Arrosadia-Lezkairu” ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektorearen birpartzelazioa, zeina egin baitute Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoek, eta, orobat, ikusirik Hirigintzako Gerentziako kudeatzailearen ondokoaren txostena, biak ere 2021eko martxoaren 5ekoak,

ERABAKITZEN DA:

1. Eskatzea “Arrosadia-Lezkairu” ARS-3 eremuan eta atxikitako sistema orokorretan lurrak dituzten jabeei agirian agertzen diren zenbatekoak, hain zuzen ere “Behin betiko likidazioa, jabeen arabera” taulan agertzen direnak, 5,3625 euro aprobetxamendu-unitateko. Zenbateko hori dagokiko jarduketa unitatearen itxieraren behin betiko urbanizazioaren lehen gastuari (indarreko BEZaren tasa aplikatu da). Eskaera horrek berekin ekarriko du ukitutako jabeei konpentsatzea, kobratzea eta/edo ordaintzea erregularizatzeko dauden zenbatekoak.

2. Hasiera batez onestea proiektu honen behin betiko likidazioaren kontua: ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektorearen birpartzelazioa. 194.633.363,33 euro dira guztira.

3. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta erabakia ukitu guztiei jakinaraztea, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, eta argitaratzea Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan”.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko martxoaren 18an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2104796