77. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) birpartzelazio-proiektuaren testu bateginean. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko martxoaren 25ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 15-MAR-21 (3/US).

“Ikusirik ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) birpartzelazio-proiektuaren testu bateginean aldaketa egiteko agiria, 2021eko martxoaren 5ekoa, Hirigintza Gerentziako zerbitzu tekniko eta juridikoek egina,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) birpartzelazio-proiektuaren testu bateginean aldaketa egiteko agiria, 2021eko martxoaren 5ekoa, honako hau xede duena:

–ARS-3 banaketa eremua urbanizatzeko proiektuko lurzatietan aurreikusitako urbanizazio-lanen karga igortzea L-23 oinarrizko unitatea eratzen duten lurzatietara, bat etorriz agiri honekin (eransten da): “ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) birpartzelazio-proiektuaren testu bateginean aldaketa egitea”. Orobat, karga hori konpentsatzea ezarriz L-23 oinarrizko unitateak eskubidea duela 531.409,95 euro kobratzeko, oroharreko prezioan; kostu horretan kalkulatu da urbanizazioaren zati hau exekutatzea eta obra zuzendaritzaren ordainsaria.

–Iberdrolarentzat aurreikusitako kalte-ordainak kentzea, transformazio zentroak desagertzeagatik, horiek ordeztu baitira Urbanizazio proiektuaren kargura, bat etorriz honako agiri honen 3. apartatuarekin: “ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) birpartzelazio-proiektuaren testu bateginean aldaketa egitea”.

2. “ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) birpartzelazio-proiektuaren testu bateginean aldaketa egitea” izeneko espedientea jendaurrean jartzea 20 egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Erabaki hau ukitutako guztiei jakinaraztea, egokitzat jotzen dutena alega dezaten, eta argitaratzea Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan”.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko martxoaren 18an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2104795