77. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Xehetasun azterketa, 20. poligonoko 402. lurzatian.
Hasierako onespena

Larraungo alkateak, 2021eko martxoaren 16ko 372021 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea xehetasun azterketa Larraungo 20. poligonoko 402. lurzatirako, Amaya Maquirriain Urrak eta Joseba Arruabarrena Adurizek sustatua.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

3. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

4. Hasierako onespena interesdunei jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako.

Mugiron (Larraun), 2021eko martxoaren 18an.–Alkate udalburua, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2104522