77. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 573. lurzatian eta aldaketa
3. poligonoko 43. lurzatiko xehetasun-azterketan.
Hasierako onespena

Larragako Udalak, Alkatetzaren 2021eko martxoren 16ko 23/2021 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zituen hirigintza-planeamenduko tresna hauek:

Xehetasun-azterketa Katastroko 2. poligonoko 573. lurzatian, Calleja Otano kaleko 8. zenbakian. Miguel Ángel Macaya Vidartek sustatu du azterketa.

Xehetasun-azterketa aldatzea Katastroko 3. poligonoko 43. lurzatian, Kale Nagusiko 4. zenbakian. Aldaketa hori Pilar Suescun Elduayenek sustatu du eta 2020ko urriaren 29 egin osoko bilkuran behin betiko onetsi eta 2020ko 266. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 13an.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan 72. artikuluari dagokionez aurreikusitako tramitazioarekin.

Larragan, 2021eko martxoaren 16an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2104526