77. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Hirigintza hitzarmena 2. poligonoko 99. lurzatian.
Behin betiko onespena

Iturengo Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hirigintza hitzarmena 2. poligonoko 99. lurzatian, Lurdes Perurena Ayoroa andrearekin eta Felix Remirez Hoyos jaunarekin sinaturikoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egon zen hilabeteko epean, iragarkia 2021ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 14an, argitaratu zenetik hasita, aztertua izan zedin eta bidezko alegazioak aurkez zitezen.

Epea iraganda eta alegaziorik aurkeztu ez denez gero, 2021eko otsailaren 17an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen aipatu hirigintza hitzarmena.

Iturenen, 2021eko martxoaren 12an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2104309