77. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Urbanizazio proiektua 2. poligonoko 99. lurzatian.
Behin betiko onespena

Iturengo Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2. poligonoko 99. lurzatiaren urbanizazio proiektua, Lurdes Perurena Ayoroa eta Felix Remirez Hoyosek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egon zen hilabeteko epean, iragarkia 2021ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 14an, argitaratu zenetik hasita, aztertua izan zedin eta bidezko alegazioak aurkez zitezen.

Epea iraganda eta alegaziorik aurkeztu ez denez gero, 2021eko otsailaren 17an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen aipatu urbanizazio proiektua.

Iturenen, 2021eko martxoaren 12an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2104276