77. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Lurzoru publikoren desafekzioa, 2. poligonoko 388-391 lurzatietan. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, Alkatetzaren 2021eko martxoaren 10eko 2021-0168 Ebazpenaren bitartez, erabaki zuen lurzoru publikoa desafektatzea azpieraikuntzarako azalera-eskubidea eratzeko Ibaialde kaleko 1-3 eraikinaren jabeen alde. Eraikinak 2. poligonoko 388-391 lurzatiak hartzen ditu eta Uharteko hiri jarduketarako plan berezian sartuta dago.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Uharten, 2021eko martxoaren 11n.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2104602