77. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI (LARRAUN)

Herri-lurren desafektazioa, 16. poligonoko 10. eta 11. lurzatietan

Etxarriko Kontzejuak, 2021eko martxoaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onartu zuen ondoko herri-lurra desafektatzea:

–16. poligonoko 10. lurzatia; 244,13 metro koadroko azalera dauka.

–16. poligonoko 11. lurzatia; 383,28 metro koadroko azalera dauka.

Desafektazioaren xedea da aipatu lurzatiak aldi baterako okupatzea Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuak sustatu duen proiektu honetarako: Plazaolako naturbidearen 1,5 km-ko ODT berritzea, Lekunberriraino.

Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean. Espedientea Kontzejuko bulegoetan dago interesdunen eskura.

Etxarrin, 2021eko martxoaren 13an.–Kontzejuko burua, Imanol Jaka Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2104527