77. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa Udal Plan Orokorreko Plan Onartua duen 5. Areako urbanizazio-proiektuan. Hasierako onespena.

Lizarrako Udal Gobernu Batzarrak 2021eko otsailaren 18an hala erabakita, hasiera batez onetsi zen Udal Plan Orokorreko Plan Onartua duen APA 5. Areako (lehen UE UE 12-A-Renolit zena) urbanizazio-proiektua aldatzea. Aldaketa Isga Inmuebles SAU enpresak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2021eko martxoaren 12an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2104399