77. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 2033., 2034.
eta 2035. lurzatietan. Hasierako onespena

Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko otsailaren 18an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun azterketa Hirigintzako Udal Planeko APA 1eko M² etxesailean (Tejería kalea eta San Sebastian etorbidea), baina soilik 2033., 2034. eta 2035. lurzatien tipologia aldatuta. Sustatzailea Ana Belén Garrués Iñigo da.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin.

Lizarran, 2021eko martxoaren 12an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2104349