77. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Birpartzelazio proiektua, CRV unitateko 1097. eta 1098. lurzatietan. Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2020ko irailaren 24ko 175/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da borondatezko birpartzelazio proiektua CRV exekuzio unitatea garatzeko 1097. eta 1098. lurzatietan. Gabriel Oroz Valenciak eta M.ª Carmen Armendáriz Recaldek sustatu dute, eta Carlos Cámara Villalba arkitektoak eta Maite Larumbe Valencia abokatuak idatzi.

Iragarkia 2020ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 8an. Jendaurrean egon zen hogei egun baliodunean, eta epe horretan ez zen haren aurkako alegaziorik jarri. Hortaz, borondatezko birpartzelazio proiektua behin betiko onetsitzat jotzen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169. artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), proiektua hasiera batez onetsi zuen Alkatetzaren ebazpenak dioen bezala.

Beriainen, 2021eko martxoaren 8an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2104385