77. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Besterengarritasuna deklaratzea eta higiezina lagatzea

Baztango Udalak, 2021eko martxoaren 2an egin osoko bilkura berezian, 3. puntuan,

ERABAKI ZUEN:

1.–Elbeteko 18. poligonoko 29. lurzatian dagoen eraikinaren besterengarritasuna deklaratzea, Bidenabarkoan ondare-proiekturako.

2.–Bidelagun Elkarteari eraikina doan lagatzeko prozedura hastea, Bidenabarkoan proiekturako, baldintza hauetan:

a) Lagapena egiteko, ezinbertzekoa da Bidenabarkoan proiekturako erabiltzea.

b) Lurzatiaren jabetza Baztango Udalari itzuliko zaio erabilera hori uzten duenean edo lagapen-erabakia hartu eta bi urteko epean hura hasten ez denean.

c) Baztango Udalaren eta Bidelagun Elkartearen arteko hitzarmenean ezarritakoak, Elbeteko (Baztan) 18. poligonoko 29 lurzatian kokatutako eraikinaren eta baratzearen erabilera lagatzeko (lehengo Maisuaren Etxea).

3.–Espedientea jendaurrean paratzea 15 egunez, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratzea.

Baztanen, 2021eko martxoaren 2an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2104500