77. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Xehetasun-azterketa, Taxoareko 3. poligonoko 724. lurzatian. Hasierako onespena

Aranguren ibarreko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2021eko martxoaren 18ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa katastroko 3. poligonoko 724. lurzatian, Taxoaren; Luis Ganuza Rincónek sustatu du xehetasun-azterketa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mutiloan, 2021eko martxoaren 18an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2104620