77. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Kudeaketarako hirigintza-hitzarmena 22. poligonoko 310. lurzatian, hots, Jurramendi zeharkaleko 3. zenbakian. Jendaurrean jartzea

Ikusirik 22. poligonoko 310. lurzatirako, hots, Jurramendi zeharkaleko 3. zenbakirako proposaturiko kudeaketarako hirigintza-hitzarmena, aprobetxamenduaren %10 dirutan ematea proposatzen duena, merkataritzako erabilera bizitegi erabilerara aldatu izanagatik.

Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa eta bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 23., 24. eta 25. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Argitara ematen da, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak egiteko, horiek aintzat har daitezen prozedurari amaiera emanen dion ebazpenean.

Antsoainen, 2021eko martxoaren 12an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2104313