77. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Udal Planeko aldaketa xehatua 1. poligonoko 70. lurzatian. Hasierako onespena

Ameskoabarrengo Udalak, 2021eko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, jarraian ageri den erabakia hartu zuen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluko 1.a) puntuan xedatuari jarraikiz:

1. Hasiera batez onestea Udal Planeko aldaketa xehatua, Ekalako 1. poligonoko 70. lurzatian (San Miguel kalean) dagoen nekazaritzako biltegia deskatalogatzeko. Iraia Mendicoa Lecuonak sustatu du aldaketa.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, gutxienez, Nafarroan editatzen diren bi egunkaritan argitaratuta.

Edozein entitate edo pertsona interesdunek azter dezake espedientea eta aurkez ditzake bidezkoak iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak.

Ameskoabarrenean, 2021eko martxoaren 10ean.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2104413