77. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, administrariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa
murriztuaren bidez betetzeko deialdian

Batzordeak 2020ko abenduaren 18an hartutako erabakiaren bidez onetsi zen C mailako administrari lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdia; 2021eko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 8an.

2021eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 4an, argitaratu zen onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Haren aurkako erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeko buruak ebazpen hau eman du:

1. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onestea aipatutako deialdirako.

Onartuak:

BARBERENA ELARRE, AMAIA

Baztertuak:

inor ere ez.

2. Oposizioaldiko lehen ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua finkatzea: 2021eko apirilaren 28an, arratsaldeko 17:00etan, Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeko bilkura aretoan, Ezkarozen.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 25.etik 35.era bitarteko artikuluak.

Ezkarozen, 2021eko martxoaren 22an.–Batzordeburua, Pedro Mascaray Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2104806