75. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

2021eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Anueko Udalak, 2021eko martxoaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 201. eta 202. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Anuen, 2021eko martxoaren 16an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2104740