75. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-783

Iñaki Larrañeta Arresek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

–Eskatzailea: Iñaki Larrañeta Arrese.

–Xedea: turismo-ostatu batzuen instalazioetako hondakin urak isurtzeko baimena.

–Unitate hidrogeologikoa: Irati Garaia.

–Isurketa eginen den udal-mugartea: Orbaizeta (Nafarroa).

Hondakin urek 700 m³-ko gehieneko bolumena dute urtean; iragazki biologikoaren eta hobi septikoaren bidez tratatuko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusteko sarbide telematikoa emanen zaie, tacalidad@chebro.es helbide elektronikoan eskaera egin ondoren, edo aurrez aurrez ikusten ahalko dira bulego orduetan Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren egoitzan (Sagasta pasealekua 2628, Zaragoza); espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopia ere eskura izanen dute Iruñeko bulegoetan (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2021eko martxoaren 3an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2104432