75. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-943

Manuel Herrero Del Álamok honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

–Eskatzailea: Manuel Herrero del Álamo.

–Xedea: aisialdirako baratze bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

–Ur-ibilgua: Zidakos ibaia.

–Isurketa eginen den udal-mugartea: Tafalla (Nafarroa).

Isurketaren urteko bolumena 12 m³-koa da gehienez; lohi aktiboen sistema baten bidez tratatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusteko sarbide telematikoa emanen zaie, tacalidad@chebro.es helbide elektronikoan eskaera egin ondoren, edo aurrez aurre ikusten ahalko dira bulego orduetan Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza); espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopia ere eskura izanen dute Iruñeko bulegoetan (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2021eko martxoaren 3an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2104427