75. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-516

Repsol Comercial de Productos Petrolíferos SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

–Eskatzailea: Repsol Comercial de Productos Petrolíferos SA.

–Xedea: gasolindegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

–Ur-ibilgua: Ultzama ibaia.

–Isurketa eginen den udal-mugartea: Olaibar (Nafarroa).

Komunetako hondakin urek 180 m³-ko gehieneko bolumena dute urtean. Elementu hauen bidez tratatzen dira: lehen mailako dekantagailua, homogeneizatzeko putzua, SBR araztegia eta mantenugaiak emateko sistema. Erregaiz hornitzeko eta zama-lanetako plataformatik datozen euri-urak, potentzialki kutsatuak, hidrokarburoen 1. motako bereizgailu batean tratatuko dira; guztira 60 m³ inguruko bolumena dute urtean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusteko sarbide telematikoa emanen zaie, tacalidad@chebro.es helbide elektronikoan eskaera egin ondoren, edo aurrez aurrez ikusten ahalko dira bulego orduetan Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren egoitzan (Sagasta pasealekua 2628, Zaragoza); espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopia ere eskura izanen dute Iruñeko bulegoetan (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2021eko martxoaren 3an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2104423