75. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Aldaketa, Udal hilerriaren funtzionamendua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2021eko martxoaren 8an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen aldaketa, Udal hilerriaren funtzionamendua arautzen duen ordenantzan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Valtierrako hilerriaren funtzionamendua arautzen duen ordenantzan egindako aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Valtierran, 2021eko martxoaren 11n.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2104800