75. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TRAIBUENAS

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Hasierako onespena

Traibuenasko Kontzejuak, 2021eko martxoaren 3an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa.

Espedientea Traibuenasko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Traibuenasen, 2021eko martxoaren 15ean.–Kontzejuko burua, Vicente Jacinto Alejos Sainz.

Iragarkiaren kodea: L2104477