75. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Ordenantza, laborantzako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duena. Hasierako onespena

Santakarako Udalak, 2021eko martxoaren 16an eginiko ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Santakarako laborantzako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Santakaran, 2021eko martxoaren 17an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2104604