75. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ROCAFORTE

Aldaketa, ordenantza fiskalen tarifetan. Hasierako onespena

Rocaforteko Kontzejuak, 2020ko abenduaren 21ean egin bilkuran, erabaki du hasiera batean onestea ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa, 2021eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra har dezan. Horiek espedientean ageri dira.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Rocaforten, 2021eko abenduaren 22an.–Alkate udalburua, M.ª Eugenia Pérez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2104600