75. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Dirulaguntzen deialdia, elkarte eta establezimenduetan euskarazko edo ele biko errotuluak jartzeko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 553826.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/553826).

Antsoaingo Udalak dirulaguntzak emanen dizkie udal mugarteko udal zentsuan erregistratuta dauden elkarte eta establezimenduei, euskara edo euskara eta gaztelania erabiltzen badute haien errotulazioan (fatxadetako errotuluetan, erakusleihoetan, toldoetan zein merkataritzako ibilgailuetan).

Laguntza horiek 2021eko partida honen kargura ordainduko dira: 1 33500 4820008. Xede horretarako, 1.750,00 euro izanen dira gehienez.

Eskabideak eta aurreko artikuluan aipatutako dokumentazioa 2021. urtean zehar aurkeztu ahal izanen dira, abenduaren 2ra arte.

Antsoainen, 2021eko martxoaren 18an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2104725