75. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa, Tokiko Gobernu Batzarrari eskumenak eskuordetzan emateko dekretuan

Azkoiengo Udaleko alkateak honako dekretu hau eman du 2021eko martxoaren 15ean:

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.2 artikulua eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 53.1 artikulua, haietan zehazten baita Tokiko Gobernu Batzarraren berezko eginkizuna dela, eskuordetu ezin dena, laguntzea alkateari bere eskudantziak erabiltzen, bai eta Osoko Bilkurak, alkateak edo legeek bere esku utzitako gainerako eginkizunak ere.

Kontuan izanik Alkatetzak ahalmena duela esleituak dituen hainbat eskumen Tokiko Gobernu Batzarraren esku uzteko, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.3 artikuluan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 114. artikuluetan eta Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 14.ean xedatutakoaren arabera.

Horri guztiari jarraikiz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.2 artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43.2 eta 53.2 artikuluak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz, honako honen bidez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Aldatzea Tokiko Gobernu Batzarrari eskumenak eskuordetzan emateko 2019-0486 Dekretua, 2019ko ekainaren 24koa (2019ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 25ekoa), bigarren, hirugarren eta laugarren apartatuei dagokienez, horietan adierazitako eskumenen eskuordetza errebokatuz eta ondoren azaltzen diren beste hauek Tokiko Gobernu Batzarraren esku utziz.

Bigarrena.–Tokiko Gobernu Batzarrak alkateari laguntzen eta aholku ematen jarraituko du, egiteko horiek zuzenean esleituta baititu Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.2 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 53.1 artikuluan. Halaber, legeek zuzenean esleitzen dizkioten egitekoak bereganatuko ditu, bai eta, Alkatetzak eskuordeturik, jarraian zerrendatzen direnak ere.

1.1.–Langileak:

1.1.1.–Lan publikoaren eskaintza onestea.

1.1.2.–Langileak hautatzeko eta lanpostuak betetzeko oinarriak onestea.

1.2.–Hirigintza:

1.2.1.–Planeamendu orokorra garatzeko planeamenduko tresnen hasierako onespena, Osoko Bilkurari berariaz ez badagozkio (plan partzialak, plan bereziak, xehetasun-azterketak).

1.2.2.–Hirigintza kudeatzeko tresnak onestea (konpentsazio, birpartzelazio eta desjabetze proiektuak).

1.2.3.–Hirigintza proiektuak onestea.

1.2.4.–Kudeaketako hirigintza hitzarmenak onestea.

1.3.–Kontratazioa:

1.3.1.–Hornidurak, zerbitzuak, zerbitzuen kudeaketa (zerbitzuen kontzesioa barne hartuz, baita pribatuena ere) kontratatzea, baldin eta 15.000 euro baino gehiagoko balioa badaukate, BEZa kanpo.

1.3.2.–Obrak kontratatzea, baldin eta 40.000 euro baino gehiagokoak badira, BEZa kanpo.

1.4.–Dirulaguntzak:

1.4.1.–Dirulaguntzen deialdietako oinarriak, gastua eta kontzesioa onestea, bai eta dirulaguntzen hitzarmen izendunak ere.

1.5.–Ondasunak eskuratzea, besterentzea eta lagatzea:

1.5.1.–Udalaren xedeetarako behar diren ondasun higiezinak kostu bidez eskuratzea, zenbatekoak ez baditu gainditzen aurrekontuaren baliabide arrunten %5a eta zuzeneko kontratazioari aplikatzen zaion %50eko muga orokorra.

1.6.–Ondasunak doan eskuratzea, kostu bidezko baldintza edo modalitaterik gabe.

1.7.–Udalaren xedeak betetzeko beharrezkoak ez diren ondasun higigarri eta higiezinen besterentzea, zenbatekoak ez badu gainditzen aurrekontuko baliabide arrunten %5.

1.8.–Jabari pribatuko ondasunak kostu bidez erabiltzea, epea bost urtetik gorakoa ez bada, ez eta zenbatekoa lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arrunten % 5etik gorakoa ere.

1.9.–Ondare-erantzukizuneko prozedurak amaitzeko ebazpena ematea.

Hirugarrena.–Eskumen horiek nik edo nire legezko ordezkoak bereganatu ahalko ditu edozein unetan, modu berezian, arintasun handiagoa behar duten espedienteen kasuan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikuluan ezarri bezala.

Laugarrena.–Erabakitzea Tokiko Gobernu Batzarraren egintzen kontra aurkezten diren berraztertzeko errekurtsoak organo eskuordetzaileak ebatziko dituela, bat etorriz Toki Entitateen Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 115.c) artikuluan eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.2.c) artikuluan xedatutakoarekin.

Bosgarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, bat etorriz Toki Entitateen Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluaren 2. apartatuarekin; horrek ez du galarazten dekretuak eraginkortasuna izatea sinatzen den unetik aurrera.

Seigarrena.–Dekretuhau igortzea Azkoiengo Udaleko unitate organiko guztiei, Tokiko Gobernu Batzarrak eskuordetutako eskudantziak erabiliz hartutako erabakietan egoera hori idatziz jaso behar dela adierazita.

Zazpigarrena.–Dekretu honen berri ematea Osoko Bilkurari eta Tokiko Gobernu Batzarrari, beharrezko ondorioak izan ditzan.

Azkoienen, 2021eko martxoaren 15ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2104490