75. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

5/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Odietako Udalak, 2020ko abenduaren 15ean egindako osoko bilkuran eta Udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoa izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea 5/2020 aurrekontu-aldaketari buruzko espedientea (kredituaren sorrera diru-sarreren bidez).

Espedientea jendaurrean egon da, argitaraturik Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2020ko 301. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 29koa), alegazioak aurkez zitezen 15 egun balioduneko epean, behar izanez gero; hori guztia, honako xedapen hauei jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulua eta horrekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak.

Jendaurrean egon bitartean ez da espedientearen aurkako alegaziorik aurkeztu, ez eta jaso ere.

Horregatik guztiagatik, eta aurretik adierazitako arauetan xedatutakoa betez, aldaketa horren testua argitara ematen da. Hona hemen:

–Gastu-partida hau sortzea:

  • Partida: 1 9200 6090. Aldaketa mota: kreditua sortzea diru-sarreren bidez. Izena: inbertsioak erabilera orokorrerako azpiegituretan. Egungo zenbatekoa: 50.000,00 euro. Goititzea: 21.036,80 euro. Egungo zenbatekoa: 71.036,80 euro.

–Finantzabideak: sarrera-partida berria sortzea:

  • Partida: 1 7500002. Aldaketa mota: kreditua sortzea diru-sarreren bidez. Izena: suspertze ekonomiko eta sozialerako funtsa. Zenbatekoa: 21.036,80 euro.

Erripan (Odieta), 2021eko martxoaren 17an.–Alkatea, Alberto Urdániz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2104733