75. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2020ko abenduaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Leozko Udalaren 2021erako aurrekontu orokor eta bakarra .

Iragarkia argitaratu zen 2020ko 304. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 31n, eta harekin ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazioak eta erreklamazioak egiteko epea. Era berean, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua jarrita Udalaren iragarki-taulan.

Egun berean, 2020ko abenduaren 31n, alegia, 304. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatzen duena, eta lege horretan, besteak beste, honako hau arautzen da: “aukera ematea bilkurak tresna bat jaso dezan exekuzio oinarrietan (toki entitatearen aurrekontuarekin batera onesten direnak), organo horren eskumenekoak diren aurrekontu aldaketak tramitatu eta indarrean jartzekoa, aurrekontuaren onespenerako erabiltzen denaren parekoa baino arinagoa”,

2021eko urtarrilaren 27an osoko bilkura egin zen eta erabaki zen 2020ko abenduaren 23ko akordioa, Leozko Udalaren 2021erako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak hasiera batean onetsi zituena, indarrik gabe uztea, hori bai, aurrekontua betearazteko oinarrien hasierako onespenari doakionean soilik. Horrekin batera, erabaki zen abenduaren 9ko 22/2020 Foru Legearen berridazketan ezarritakoarekin bat, hasiera batean onestea aldaketak 2021eko ekitaldiko aurrekontua betearazteko oinarrietan, eta aurrekontua betearazteko oinarri berriak jendaurrean jartzea.

35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 15ean, arestian aipatutako hasierako onespena, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritako hamabost eguneko epea iraganik, inork ez duenez alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jotzen dira Leozko Udalaren 2021eko aurrekontua betearazteko oinarriak, aipatu manuan xedatuari jarraikiz. Beraz, bidezko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea haren testu osoa.

Aurrekontua betearazteko oinarrietan egindako aldaketak interesdunen eskura daude Leozko Udalaren egoitza elektronikoan, “Gardentasun ekonomikoa” atalean, Aurrekontuak, 2021eko aurrekontua. Esteka honen bidez eskura daitezke:

https://leoz.sedelectronica.es/transparency/fd0d593c-d1de-4196-b218-0a763da61d07/

Iratxetan (Leotz), 2021eko martxoaren 16an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2104798